Azaroak 9, larunbata – Durangoko Ibaizabal Ikastola
Aurkezpena
Euskal Herria, Europako herririk zaharrenetakoa, epe erdira desagertu daiteke azken hamar-kadan ikusten ari garen autoktonoen jaiotzen jaitsiera handiagatik, zahartze prozesuagatik, hainbat gazteren exodoagatik eta etorkinen etorrera masiboagatik.
Inguruko herrialde batzuk politika demografikoak aspalditik bultzatzen ari dira, Frantzia esate baterako, baina Euskal Herrian ez da ezer nabarmenik egiten ari eta egoera gero eta larriagoa da.
Gaiak ikuspegi asko ditu, aztertzeko ikuspegiak oso desberdinak, proposamenak seguruenik kontrajarriak… baina horri buruz hitz egiteko eta proposamen zehatzak egiten hasteko beharra handia da.
Ez gara uharte bat eta jaiotzei buruzko eztabaida arin zabaltzen ari da. Horren lekuko ditugu argitaratu diren azken liburuak ditugu: El planeta vacio eta Erótica creadora de vida: propuestas ante la crisis demográfica.
Bilkuran gai honekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden komunikazioak aurkeztu ahal izango dira: jaiotza, demografia, balioak, emigrazioa, sexualitatea, erotismoa, familia, umeen hazkuntza, etab.
Hitzaldien ondoren hizlari guztiekin mahai ingurua egongo da gaian sakontzeko eta etorkizunari begira ildoak nondik nora joan behar diren aztertzeko.
Egitaraua
09:45 Sarrera
10:00 Imanol Esnaola (Gaindegia)
10:45 Eguzki Urteaga (EHU)
11:30 Atsedenaldia
11:45 Nekane Jurado (Herriuni)
12:30 Felix Rodrigo Mora (Revolución Integral)
13:15 Irune Muguruza (Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta aniztasuneko zuzendaria)
14:00 Bazkaria
16:00 Adrian Zelaia (Ekai Center)
16:45 Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea)
17:15 Lurdes Imaz (EHIGE)
18:15 Komunikazioak
18:30 Mahai ingurua hizlari guztiekin: Euskera eta erronka demografikoa
19:30 Amaiera ekitaldia