Euskal erriko kondizioen bilakaera ikusirik, une egoki da estrategia global baterantz jauzi egin dadin, eta horretan, besteak beste, egon beharko lukete emantzipazio integralerako (oso-beterako) bideak. Orain da abagunea, zeren bada hutsune bat bete beharreko dena. Euskal jendeak bizi duen egoeran, hots, nahasmena, depresio kolektiboa eta desmobilizazioa; herritarrek behar-beharrezko dute: ilusionatuko dituen egitasmo edo proiektu bat, zeinaren bidez bideratu eta hedatu litezkeen energia kolektiboak eta norbanakoenak. Horren haritik, testu honen azken atalean proposamen bat egiten da, jardukizun eta eginkizunei buruzkoa