Traducción al euskera de la presentación y la introducción del libro del Félix R. Mora, BORRACHERAS NO. Pasado y presente y futuro del rechazo a la alcoholización
AURKEZPENA
Ezintasuna eta etsipena sentituaz bada ere, duela urte askotatik hona ikusi izan dut alkoholismoak nola egiten duen gorantz ziztu bizian. Egitate hori gaitzetsiaz idatziak ditut artikulu batzuk, eta salbuespenak aparte, ezikusia egin zaie, non eta ez diren hartu haserrez eta etsaitasunez, hain justu ere edateko bizioa gehien gaitzetsi eta borrokatu behar zutenen aldetik, hau da, euren esanetan, behintzat, eraketa soziala zeharo transformatzearen alde agertzen direnen aldetik.
Eta horrek zera ulertarazi dit: progresistak eta ezkertiarrak ez dira alkoholismoaren aurka, zeren ez dira iraultzaren aldekoak, ezta gizatasunaren izate konkretuaren aldekoak, ezta bizimodu moral eta zibilizatua altxatzearen aldekoak. Horien egungo politika narrasa da: indarrean den eraketari eustea, zenbat eta gehiago perfekzionatuz; hartarako, drogen eta edabearen kontsumo gehiegizkoa era askotan –zeharka zein artezean– sustatuaz.